29/04/2024 Astelehena 9:00-11:00 33. Gela
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Leioa
Dirua teknologia bat da, ondasunak eta zerbitzuak zeharka trukatzeko aukera eskaintzen diguna. Gizakiak diru ezberdinak ezagutu izan ditu: zorrak, abereak, gatza, oskolak, metaleak, landutako txanponak, diru-papera, fiat dirua, fiat digitala... 2009. urtean Bitcoin sortu zen, diru digital deszentralizatua, inongo gobernuren eskuetan ez dagoen ondasun virtuala. Baina zein da bere balio proposamena? Ulertzen al dugu benetan zer ote den gure egunerokotasunean ain oinarrizkoa den dirua? Galdera hauei eta beste batzuei erantzuten saiatuko gara hitzaldi honetan.
Mikel Peñagarikano
UPV/EHUko irakaslea, Fisikan Lizentziatua eta Doktorea. Matematika, Fisika eta Ingeniaritza
Elektroniko graduetako hainbat programazio irakasgaitako irakaslea. Bere ikerketa-jarduera
Hizkuntz Teknologiei aplikatutako Adimen Artifizialean zentratu izan da. Bitcoin eta
Blockchain irekien zale amorratua.